Aurten ere, Bordeleko Eskual Etxeak parte hartuko du Ondarearen Egun europarren egitarauan.

2016eko edizio huntan, usaiatuek ongi ezagutzen dituzten bi hitzordu izanen dira, hau da:

  • 19:00etatik goiti : gaualdia Eskual Etxean, alaiturik eta jatekoa/edatekoa salgai
  • 20:00-21:30 : kontzertua Saint-Pierre elizan, Bestalariak abesbatzarekin, prezioa libro.

Eta aintzinagotik, 18:00etan, Merkatu ttipiaren estreinaldia eginen dugu, txosten batzuekin bai eta Bestalariak abesbatzak alaituriko hurrupaldia.

Ondarearen egun europarrei doakienez, sail berri hau gure elkartearen konpromisoan sartzen da preseski, hau da Euskal Herriaren ondarearen ezagutaraztea, bere ekonomiaren ekoizpenak barne. Eta atsegin ukanen dugu gure laborien eta artisauen antzearen ekoizpen enblematiko horiek aurkezteaz eta dastatzeaz. Eta ahal laiteke labori eta artisau batzuk Bestalariak abesbatzak alaituko duen gaualdi huntan izaitea.

Ainitz etorriko ziztela espero dugu eta milesker aintzinagotik abisatzea kontaktua helbiderat idatziz edo 05 56 52 62 64 zenbakirat telefonatuz.