Bordeleko Eskual Etxean haurrek ere euskara ezagutu ahal izaten dute!

Jolastuz, kantatuz, dantzatuz, banatuz ikasiko dute zuen haurrek edo haur ttipiek! Taldea 3 urtetik gorako haurrei irekia izanen da eta larunbatero bilduko da goizeko 10etatik 11ak arte, Euskal Etxean bertan, 2016-ko urriaren 8tik aurrera (izen ematea 36 eurokoa izanen da urte osorako).

 

Informazio gehiago lortzeko Liserekin kontaktua hartu e-mailez edo telefonoz 05 56 52 62 64 zenbakian.