Askotan, Gau Eskolako ikasleek euskara ezagutu nahi dute eguneroko egoeretan erabili ahal izateko. Balantze hori kontuan hartuta, Gau Eskolako talde batek, “Jatetxean, bai, bainan euskaraz!” izenburupean, esketxe bilduma bat sortzea erabaki du.

Akats bat kontuan, zerbitzari berriaren trebetasun eza, etab… edozein peripeziak balio du elkarrizketa txiki bat idazteko. Eskual Etxeko sukaldea ezenatoki bihurtzen da aktore amateurek idatzi duten ezena biziarazteko.

Esketxeak ekainean grabatuak izan dira, umore onenean. Ez da dudarik bideo horiek baliagarriak izango direla datorren ikasturtetik aurrera, gure euskara irakasleentzat.

Bideo ale bat ikusi daiteke ondoko loturan klik eginez.